COACH
Burnout prozesuetan espezializatua
Nola iritsi naiz hona?
Nire mundua zabala izan dadin, ikastea gogoko dut. Irakurtzea eta bidaiatzea ditut pasio. Horietan ikusi eta ikasitakoak konpartitzea misio. Era berean, jakintzak transmisiorik ez badu, ez duela zentzurik sinisten dut. Horregatik, ikasten eta ikusten dudana kontatzetik bizi nahi dut. Momentu honetan, niregana hurbiltzen direnei, ongizatea eta bizipozaren garrantzia jakinarazten diet.
Herri txiki batean jaio nintzen eta ikasi eta ikusteko behar horrek gazte gaztetatik kanpora eraman ninduen. Urte batzuetan, atzerrira ere bai. Hala, txiki txikitako amets bat bete nuen. Alegia, atzerritar izatea.
Gaur egun, etxera bueltan, barrura begira, badakit bizi garen mundu zoro honetan barrura begiratzeak, kanpoko jakintzak bestean betetzen nauela.