Coaching
Coaching prozesuak, banakako saioak, edozein tokitan zaudela egiteko aukera. Online.
Batez beste, sei saiotan, helburu bat ezarri eta eraldaketa laguntzarekin landu, beti ere ongizatea eta alaitasuna ezinbesteko egoera gisa.
Coacha, itsasargiarekin alderatzea gustatzen zait.
Coacharen helburua da argitzea bezeroak aukeratu duen porturako bidea. Zuk aukeratutako portura zure moduan eta zure erritmoan irits zaitezen, argi egin nahi dizut. Horretarako galderak egingo dizkizut, Coachingean hain ezagunak diren galdera ahaldunak erabilita zure bidea zein den jakingo duzu eta bide horretan eskutik helduta bidelagun izango nauzu.
Zure Itacara iristeko, behar duzun mapa marrazten lagunduko dizut.
Eraldaketa bat dela ezin ukatu, baina zure estiloan, zuk nahi bezala eta zure erritmoan egingo dugu. Zure partetik, benetako nahia eta konpromisoa baino ez dira beharrezkoak.
Amets bat egi bilakatu dadin, ondo prestatutako ekintza plana nahikoa da.
Ausartuko zara?
Prezioak:
| 90 minutuko saio bakarra: 90€
| Prozesua (ordu beteko 6 saio): 480 €
| Erreskate saio gehigarriak (2): 65 €/bakoitza
Ongizatean Komunikazioa
Tailerrak
Arnasketa, ohitura osasungarriak, garapen pertsonala…gure bizitzaren doinua armonikoa izan dadin laguntzeko saio sortak.
Hitzaldiak
Nire esperientziatik kontatzen dut nola ikasi dudan lasai eta soseguz bizitzen. Egunero esnatzeko eta eguzkia agurtzeko funtzionatu eta funtzionatu duten tresnak zehazten ditut.