Kaixo, Iratxe naiz,
burnout prozesuetan espezializatutako entrenatzaile emozionala.
Nire mundua zabala izan dadin, ikastea gogoko dut. Irakurtzea eta bidaiatzea ditut pasio. Horietan ikusi eta ikasitakoak konpartitzea misio. Era berean, jakintzak transmisiorik ez badu, ez duela zentzurik sinisten dut. Horregatik, ikasten eta ikusten dudana kontatzetik bizi nahi dut. Momentu honetan, niregana hurbiltzen direnei, ongizatea eta bizipozaren garrantzia jakinarazten diet.
Coaching
Prozesuak online. Ongizatea eta bizipoza helburu. Prozesu eraldatzaileak bizi nahi duzun bizitzara hurbiltzeko. Ametsak edo desioak bete nahi badituzu, Coachinga deskubritzera gonbidatzen zaitut.
Ongizatean Komunikazioa
Tailerrak eta hitzaldiak, zure neurrira.
Ezagutzak libre egin eta ateak zabaltzen dizkizulako.
Negu luze eta hotz batez mintzo da, betidanik udaberria jomuga izan duena. Argitalpen honen orrialdeetan gaua iritsi zeneko nire bizitzako une bati buruz hausnartzen dut eta bertan nabigatzen lagundu didan ohitura edo ikaskuntzak biltzen ditut. Berpizkunde baten istorioa da.